ALBISTEAK

Dantza Astea egin dute Aretxabaletan hamargarrenez

Ibai Irasuegi Garai 2026ko ekainaren 1a

Jaiki elkarteak antolatuta, maiatzaren 23tik 31ra ospatu da Dantza Astea Aretxabaletako kaleetan. Hamargarren edizioa izan da aurtengoa, eta herriko kaleak dantzaleku bilakatu dira erakustaldiz, ikuskizunez eta ikastaroz beteta egon den astebeteko egitarau "bereziari" esker. 

Joan den asteburuan egin ziren Dantza Asteko azken emanaldiak, eta eguraldi onak lagunduta, giro ederrean eman zitzaion amaiera egitasmoari. Atzo, domeka, izan zen egitasmoaren azken eguna. Aretxabaletako Leizarra musika eskolako kideekin batera, Antzuolako, Oñatiko eta Arrasateko eta dantzariek ere hartu zuten parte Haur Dantzarien egunean, eta emanaldiak amaiera borobila eman zion aurtengo Dantza Asteari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak