Bereziki edizio honetan dantza munduko diziplina desberdinetako proiektuak "herrira eraman" nahi izan dutela adierazi du Ainara Larrañagak, Jaiki elkarteko zuzendaritza taldeko kideak. Eta, horrez gain, azpimarratu du egitaraua osatzerakoan batez ere "kolektibo desberdinetako aukerak" kontuan izan dituztela: "Saiatzen gara talde eragile desberdinei merezi duten leku bat ematen. Atzo, esaterako, Kiki House of Anunnaki taldea izan genuen, baina aste honetan ere gurean izan da aniztasun funtzionala duen talde bat".
Dantzari eguna, Dantza Astea amaitzeko
Gaur, berriz, Dantzarien eguna ospatu dute Aretxabaletako kaleetan, eta, emanaldi horrekin, amaiera jarri diote gaur 10. Dantzasteari. Maiatzaren 23an abiatu zen egitasmoa, eta dantzarekin lotutako hamaika ekintza egin dituzte azken egunotan Aretxabaletako kaleetan. Tailer eta ikastaroak, dantza estilo askotariko emanaldiak, eta, kontzertuez harago, baita musikarekin loturiko zenbait musika ikuskizun ere.