HEMEN DEBAGOIENA

Dantza urbanoa lantzen duten 21 talderen ikuskizunarekin gozatu dute Aretxabaletan

Koldo Zubia Salas 2026ko martxoaren 16a

Fun Dantz! dantza urbanoen lehiaketaren 10. edizioa ospatu zuten zapatuan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Kimuak, juniorrak eta kategoria absolutuan banatuta, guztira, 21 talde izan ziren Ibarrako kiroldegian. Debagoieneko lau talde ere aritu ziren euren koreografia ikusleei erakusten; guztiak Bergarako Camden Daance akademiakoak. Gainera, kimuetan aritu zen Camden Joys taldeak bigarren amaitu zuen. GOIENAk saioa osorik grabatu zuen eta aste honetan izango da ikusgai. Dantza urbanoen jaialdia osorik ikusi nahi baduzu bete hurrengo formularioa eta sareratu bezain laster jasoko duzu lotura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak