Hamargarrenez, 'Fun Dantz' jaialdiaren erritmoan egin dute dantza Aretxabaletan

Koldo Zubia Salas 2026ko martxoaren 15a

Atzo arratsaldean ospatu zen Aretxabaletako Ibarra kiroldegian Fun Dantz!  dantza urbanoen jaialdiaren hamargarren edizioa. Bilboko Ohana akademiako Ohanitas, eta Breathless dantza taldeko Legacy Breath eta BVCK Breath izan ziren onenak. Debagoienetik lau talde aritu ziren, guztiak Bergarako Camdem Dance akademiakoak, eta ez ziren esku hutsik gelditu; kimuetan, Camdem Joys taldea bigarren sailkatu baitzen, Axiety abestiaren erritmoan.

Hamar urte igaro dira jada Aretxabaletan Fun Dantz! ospatzen hasi zirenetik, eta, borondatea baldin badago, beste hamar edizio antolatzeko moduko jaialdia osotu zuten Ibarrako kiroldegian muntatu zuten eszenatokian dantzan aritu ziren 21 taldeek. Iruñetik, Barakaldotik, Bilbotik, Donostiatik eta Debagoienetik etorritako dantza taldeak, hiru kategoriatan lehiatu ziren: kimuak, junior eta kategoria absolutua. Guztiek ere, euren kategoriako onenak izatea, eta, hilaren 25ean, Barakaldoko BreakOnStage ekitaldirako sailkatzea izan zuten helburu.

Bilbo eta Iruñeako taldeak garaile

Kimuen kategorian, lau talde aritu ziren, eta horietatik onena, Bilboko Ohana akademiako Ohanitas taldea izan zen. Bigarren postuan Bergarako Camdem Dance akademiako Camdem Joys taldeak eskuratu zuen. Juniorretan, bederatzi aritu ziren, eta Breathless akademiako Legacy Breath nagusitu zen; maila absolutuan ere akademia bereko BVCK Breath izan zen onena –zortzi talde aritu ziren orotara kategoria horretan–. BVCK Breath taldeko Iraia Anduezak saria "sorpresaz" jaso zutela aitortu zion GOIENAri: "Ez da Aretxabaletara gatozen lehen aldia eta plazer bat da hemengo giroa. Ez genuen espero irabaztea eta oso pozik gaude. Gure estiloa, Krump deitzen da, ez da horrelako txapelketetan asko ikusten, eta hori erakutsi nahi izan dugu".

Bestalde, Ohana akademiak, kimuen kategoriako sari potoloaz gain, bigarren postua eskuratu zuen Junior eta kategoria absolutuan Maguilitas eta Mauloa taldeekin. Azken kategoria horretan gainera, berdinketa izan zen bigarren postuan; Barakaldoko Wild Dance akademiako Wild Side taldea izan zen beste bigarren sailkatua.

Debagoieneko lau talde

Bestalde, Olmar Elejagak gidatuta, Bergarako Camdem Dance akademiako lau talde ere aritu ziren Fun Dantz! jaialdian –Kimuetan eta kategoria absolutuan talde bana, eta, juniorretan, bi talde– Kimuek  lortutako bigarren postuaz harago, "gustura" dago Elejaga dantza taldearekin: "Lau proposamen desberdin ekarri ditugu, oso politak eta eleganteak. Irailean hasi ginen, eta ilusio handiarekin prestatu ditugu dantzak". Neska-mutil talde "jatorra" daukatela gaineratu zuen, eta lantaldeari eskerrak ere eman zizkion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak