Huhezinema film laburren jaialdiaren 19. edizioa ospatu dute Aretxabaletako Arkupe aretoan. Sari banaketa ekitaldian, hiru eguneko jaialdiari amaiera eman zioten egubakoitzean. Deñe Garcia-Bravo eta Mikel Balerdiren Eraman Zutela film laburrak eraman zuen Sail Ofizialeko Huhezinema sari nagusia; baita publikoaren saria ere. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Zientzia fakultatean, Ikus Entzunezko Komunikazioa ikasten duten 4. mailako ikasleak dira urtero jaialdia antolatzen dutenak, eta, ekitaldia "oso ondo" irten dela nabarmendu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.