Duela urtebetetik, hain justu ere, lanketa bateratua egiten ari dira Aretxabaletako Udala eta Debagoieneko ESI, Aldundiaren laguntzarekin: elkarrekin lan prozedurak eraikitzeko eta hobetzeko prozesu bat eraman dute aurrera. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan udaleko gizarte zerbitzuak eta lehen mailako arretako osasun zerbitzuak batera eskainiko diren lehen aldia izango da; Aretxabaletakoa da Euskadiko lehen zentro soziosanitaroa.
Zubillagak gaineratu du, Aretxabaletako kasuan, gizarte zerbitzuen lekualdatzeak irisgarritasun mugak eta toki arazoak gainditzea ez ezik, lantaldea bateratzea ere ekarriko duela.