Aretxabaletako Berdintasun Sailetik adierazi dutenez egubakoitzean egin zuten Txoko Feministako hirugarren faseko lehenengo saioa, eta aste honetan egingo dute bigarrena. Saio horietan, solte geratu zaizkien lan batzuk tratatuko dituzte, eta, lokal berriari itxura emateko ideiak findu. Aurreikuspenen arabera, ikasturte honetan irekiko dute Aretxabaletako Txoko Feministaren gune berria.