III. Jabetze Eskolen programazioa aurkeztu dute

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ira. 12a, 15:56

Malena Gonzalezek, Aretxabaletako Berdintasun teknikariak eta Ainhoa Sanchezek, Aretxabaletako Berdintasun eta Gazteria zinegotzia

Malena Gonzalezek, Aretxabaletako Berdintasun teknikariak eta Ainhoa Sanchezek, Aretxabaletako Berdintasun eta Gazteria zinegotziak Aretxabaletako III. Jabetze eskolen berri eman dute. Ikasturtean egingo diren ekintza ezberdinen gaineko xehetasunak eman dituzte, besteak beste.

Aretxabaletako Jabetze Eskolak bi helburu nagusi ditu: emakumeen ahalduntze soziala eta politikoa (indibiduala zein kolektiboa) eta emakume sareak sortzea. Helburu horiekin bat eginez zenbait ekintza antolatu dira irailetik abendura bitartean: hitzaldiak. informazio saioak, solasaldiak, tailerrak, liburu aurkezpenak...

Izena emateko

Orokorrean ekintza guztien sarrera librea den arren, tailerretan izena eman behar da. Beraz, Collage Feminista tailerrean edo/eta Elikadura menopausian tailerrean izena eman behar da. Honako aukerak daude izena emateko:
• Izen emate orria betetzea (paperean)
• Formulategiaren bitartez (online)
• Sare sozialen bitartez izena ematea

Honakoak dira antolatutako ekintzak:

'TERF' Hitzaldia

Hitzaldi honen helburua transfeminismoa eta feminismo baztertzailea landuko aztertzea da. Horretarako honakoak dira diren gaiak: transfeminismoaren feminismo klasikoan egon diren jarrera transfoboak, eragile transgeneroak feminismoari genealogia, egungo praktika politiko feministetan transfobiak sortzen dituen gatazkak egin dizkieten ekarpenak, eta transgeneroen bazterketa ukatzen duen feminismoa.
DINAMIZATZAILEA: Josebe Iturrioz
DATA ETA ORDUA: Irailak 18, 18:00-20:00
KOKAPENA: Mitarte kalea
HIZKUNTZA: Euskara

'Sesion informativa sobre extranjeria/nacionalidad'

Saio honetan atzerritartasunaren eta herritartasunaren inguruko oinarrizko gaiak landuko ditugu: egonaldi egoera, bizileku egoera, berritzeak, erkidegoko erregimena... Informazioaz gain, eredu praktikoak ere landuko dira.
DINAMIZATZAILEA: SOS arrazakeria
DATA ETA ORDUA: Urriak 9, 10:00-12:00
KOKAPENA: Arkupeko bigarren solairua
HIZKUNTZA: Gaztelera

'Collage feminista' tailerra

Tailer honek bi ardatz nagusi ditu: sormena eta feminismoa. Collage feminista bat egingo dugu tailerrean zehar, eta horretarako zenbait esaldi, erreferente feminista. abesti... hartuko ditugu. Norberak bere collage-a sortuko du paper. margo eta seiluak erabiliz. Aukera egongo da egindako collage-ak marko batean jartzeko, etxeko hormak apaintzeko.
DINAMIZATZAILEA: Olatz Zuazubiskar
Nolabait ilustrazioak)
DATA ETA ORDUA: Urriak 16, 17:00-20:00
KOKAPENA: Arkupeko bigarren solairua
HIZKUNTZA: Euskara

'Elikadura menopausian' tailerra

Menopausian elikadurak berebiziko garrantzia dauka, emakumeen bizi kalitatean eragina baitu. Ikuspegi feminista batetik, bizitzako etapa honetan osasuna zaintzen ikasiko dugu bi orduko hiru saioetan zehar.
DINAMIZATZAILEA: Mireia Alberdi
DATA ETA ORDUA: Azaroak 5, 12 eta 19, 18:00-20:00
KOKAPENA: Arkupeko bigarren solairua
HIZKUNTZA: Euskara

'Harreman toxikoa ala indarkeriazko harremana?' solasaldia

Asko hitz egiten da harreman toxikoei buruz. Baina zer da harreman toxikoa? Eufemismo bat erabiltzen ari gara
indarkeria-harremanei buruz hitz egiteko? Harreman osasuntsuak identifikatzeko gakoak eskainiko ditugu.
DINAMIZATZAILEA: Ekua
DATA ETA ORDUA: Azaroak 20, 18:00-19:30
KOKAPENA: Arkupeko bigarren solairua
HIZKUNTZA: Euskara

'Autodefentsa feminista: Mas alla de aprender a decir no' liburu aurkezpena

Liburu honek emakumeei lagunduko die jokabide matxistak identifikatzen eta emakumeen eskubideak urratzen edo diskriminatzen diren egoeren aurrean erantzuten.
DINAMIZATZAILEA: Maitena Monroy
DATA ETA ORDUA: Azaroak 26, 18:00-20:00
KOKAPENA: Arkupeko bigarren solairua
HIZKUNTZA: Gaztelera

'Lesbofobia Ekuatore Ginean: Herentzia koloniala eta borroka kolektiboa' hitzaldia

Somos parte del mundo (SPDM) erakundeko Nguema aktibista lesbianak Ekuatore Gineako egoeraz, LGTBIQ+ erronkez eta nazioarteko aliantzez hitz egingo du, Zuriñe Rodriguez kazetariarekin batera.
HIZLARIAK: Nguema eta Zuriñe Rodriguez
DATA ETA ORDUA: Abenduak 2, 18:00-20:00
KOKAPENA: Arkupeko bigarren solairua
HIZKUNTZA: Gaztelera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak