Aretxabaletako Udalak lokal bat erosiko du industrialdean, plaza estali bat sortzeko. Azbe lantegia izandako eraikinaren beheko partea da, eta 1.000 metro koadro ditu. Espazioak duen kokapenarengatik, herriaren bizitzarako trakzio-gune garrantzitsua izango dela adierazi du Garikoitz Iturbe alkateak, eta herrian gaur egun dauden eta sortuko diren premiak aseko dituela. Askotariko erabilerak izango ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.