Haize Berri taldeak ikasturtea agurtu du Urkulun

Naia Laka Arrizubieta 2025ko eka. 26a, 16:43

Haize Berri aisialdi taldea Urkulun batu zen domekan urtarrilean hasitako ikasturteari amaiera eman eta ospatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker sortutako proiektuak aniztasun funtzionala duten debagoiendar gazteekin egiten du lan.

Lagun taldea sortu eta harremanak lantzeko; autonomia eta independentzia garatzeko, sedentarismoa gutxitu eta aktibismoa sustatzeko sortu zen ekimena eta domekan ikasleek naturarekin kontaktuan jartzea helburu zuten erronka batzuk burutu zituzten. Ondoren sorpresak izan ziren, bai ikasleentzat eta bai begiraleentzat.

Ekimenak izandako oihartzunak taldearen parte izateko interes handia piztu zuen Debagoienean, eta uste baino gazte gehiago dituzte. Hamabostekin hasteko asmoa bazuten ere, hogeita hamarrera zabaldu zuten plaza kopurua, eta hala ere itxaron zerrendan dituzte interesatu batzuk.

Joan den domekan, elkarri agur esateko Urkulu urtegiaren bueltan elkartu ziren. Bueltatxoa eman zuten han eta gero jatekoa prestatu Otala Zelain. Lagun giroan bazkalduta amaiera ezin borobilagoa eman diote ikasturteari.

Datorren ikasturtera begira, irailean bueltan izango dira, ekimenak utzitako sentsazio onengatik eta inguruan sortu duen interesagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak