Hemezortzigarren aldi honetan, eguerdian agertu zen Txapel Txin Herriko plazan, txikienen gozamenerako. Ondoren, kalejiran herriko kaleak zeharkatu zituzten, haiekin batera erraldoiek eta gaiteroek jardun zuten kalejiran. Gero Kurtzebarri eskolako patioan bazkaldu zuten, eta Glutenbakuak taldeak girotu zuen bazkalostea.
Eguneko protagonistak mozorrotzen ez direnentzat mezu argi bat bidali nahi izan zuen: “Mozorrotzen ez denarentzat bronka mundiala, eta mozorro bat oparituko diogu”.Halaber, datorren domekan herriko kaleak koloreztatzeko gonbidapena luzatu zuen Txapel Txinek: Aurten karnabaletan denok Aretxabaleta kolorez beteko dugu, eta oso ondo pasako dugu”.
Aratusteei ongietorria egiteko pregoia 18:45ean bota zuen Txapel Txinek, eta ondoren, Zutik elektrotxarangak dantzan jarriko zituen kalean batutakoak. Egunari bukaera emateko, gauean, Mugi panderoa taldearen erromeria izan zen Mitarte kalean.