Gonzalo Lopez Galarza izan zen hango jauna, eta hiru semeak galdu zituen Oñatiko kondearen aurkako borroketan. 1825ean, baserri bihurtuta, Oñatiko Plaza familiaren eskuetara pasatu zen. 1990eko abuztuaren 2an, sute batek kiskali egin zuen eraikina. Aretxabaletako Udalak eraikuntza historikoa berreskuratzeko ardura hartu zuen 1997an.