ALBISTEAK

Atxabalta Harro Eguna ospatu dute

Mireia Bikuña 2024ko ekainaren 17a

Hirugarren urtez ospatu dute Aretxabaletan Atxabalta Harro Eguna. Lehenengo urteko aldarrikapenetara hurbiltzeko saiakera eginez, egun bakarrera mugatu dituzte ospakizunak eta autokritika eta herri-kritika egin gura izan dute. 

Atxabalta Harro Egunaren helburu nagusia ahalik eta herri bizigarriena izatea dela esan dute  LGTBIQ+ kolektiboko kideek. Hala, era xumean, baina, aldarrikapen koloretsuak atera dituzte kalera: poteoa eginez eta pregoia irakurriz, trikitilarien eta soinujoleen laguntzarekin. Beraien mezua herriko eragile guztiengana helarazteko asmoz, maiatzean eta ekainean zehar beste hainbat ekintza egin dituzte.

Herri mailako ospakizunaren ostean dator ekainaren 28ko ospakizuna. Harrotasun Egunaren bueltan ere egingo dituzte ekintzak, baina, azpimarratu gura izan dute ez dela egun bateko borroka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak