Hirugarrenez Atxabalta Harro Eguna ospatzen ari dira Aretxabaletan. Gaurkoan, lehenengo urteko aldarrikapenetara hurbiltzeko saiakera eginez, autokritika eta herri kritika egin dute Atxabalta Harroko taldekideek, hala azaldu du Alex Arribasek: "Ez da ekaineko dekorazio hutsa, protokoloak egin, martxan jarri eta hauek betetzea eskatzen dugu". Hori horrela, egun osoko egitaraua dute aurretik: goizean dianitza egin ostean, pregoia irakurri dute eta ostean kalejiran joan dira bazkaltzera; gaualdera begira, Mikel Night-en eskutik musika izango dute
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.