Aldaketa handiak izan ditu aurtengo denboraldian Debagoiena Bailara taldeak. Izenari dagokionez, Leintz Arizmendi izan da orain arte; elastikoa ere berria darabilte. Baina ez hori bakarrik, belaunaldi aldaketa ere badelako. Egun, gazteekin dihardute lanean. Eta lehen jardunaldietan hori sumatzen ari da. Bide luzea dute aurretik egiteko, eta kategoriari neurria hartzeko. Azken hiru partiduak galdu egin dituzte; hain justu, domekan izan zen azkena. 2-6 galdu zuten Urolaren aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.