Hasieratik zekien Debagoiena Bailarak denboraldia zaila izango zela. Jokalari gazte berri askorekin, eta jokalari beterano barik. Baina, akaso, ez zuten uste horren nekeza izango zenik. Bereziki, gol asko jasotzen dituztelako, baina beraiei asko kostatzen zaie egitea.
Atzean, motel
Azkoagainen jokatu duten partidua hiruko erregela horren adibide garbia izan da. Atzeko lerroan hainbat huts, eta lehen zatiko ordu erdia bete orduko 0-4 galtzen. Kolpe handiegia, partiduan sartuta jarraitu ahal izateko.
Bada, etxekoek lortu dute. Ez diote aurpegia galdu lehiari. Are gehiago, bigarren zatia itxura ona eman dute zelaian, eta erakutsi dute azken metroetan fin ibili daitezkeela. Bigarren zatian beste bi gol jaso dituzte, baina, bi sartzeko gai izan dira. "Denboraldia oso luzea da, onerako eta txarrerako. Hobetzeko tarte handia dugula uste dut, baina defentsan gauza batzuk egokitu beharko ditugu", esan du partidu bukaeran Malen Uribesalgo kapitainak.
Hurrengo partidua Beti Gazteren zelaian jokatuko du Debagoiena Bailarak.