ALBISTEAK

Denboraldiari berrekinda, Leintz Bailarako Itzulia egingo da azkenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abu. 7a, 18:58

Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak 2023ko denboraldia amaitutzat emango zuela jakinarazi zuen asteburuan, eta, ondorioz, baita lasterketak ere; tartean, Aretxabaletako andramaixetakoa, hilaren 16an. Hala ere, gaur jakinarazi du arduradun politikoek aintzat hartu dituztela euren eskariak, eta denboraldiari berrekingo diotela.

Azaldu dutenez, denboraldiko egutegia osatzeko gelditzen ziren lasterketak egiteko onespena jaso dute, "kirol arduradunek eta agintari politikoek egin beharreko lanak egin ondoren". Beraz, aldaketarik ezean, irailaren 24an amaituko da. "Lortu da Gipuzkoako ziklismoak eskatzen zuena. Denboraldia normaltasunez bukatzeko egin beharrak egitera goaz". Bertan behera uzteko erabakiaren berri eman baitzuten pasa den zapatuan, Trafiko zuzendaritzatik "trabak" jartzen zizkielako eta arazoari ez ziolako irtenbiderik bilatzen.

Era berean, eskerrak eman dizkiete alboan izan dituztenei. "Bereziki, norbere buruan bakarrik pentsatu gabe, Gipuzkoako txirrindularitzan pentsatu eta guztiona zen arazoari, denok bat eginda irtenbidea bilatzen saiatu zaretenoi". Uste baitute gaur egungo gizartea "berekoia" dela, baina txirrindularitzak "bateratasuna" erakutsi duela. "Eredu ederra eman du".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak