Azken euriteek egoera hobetu arren, larrialdi egoeran jarraitzen du Urkulu urtegiak

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mai. 18a, 15:27

Urkulu urtegia da Gipuzkoan larrialdi egoeran jarraitzen duen urtegi bakarra. Azken egunetako euriteek egoera zerbait arindu arren, betetze maila azken urteetako datuetatik oso urrun dago.

Gaur gaurkoz, %67koa da Urkuluren betetze-maila. Iaz sasoi honetan, 97%koa zen. Azken lau urteetan betetze maila ez zen %88tik jaitsi. Urtegiko erabiltzaileek ere sumatu dute beste urte batzuetan baino ur gutxiago dagoela.

Maiatzaren 12a, egun euritsuena

Datuei erreparatuta, pasa den asteko egubakoitzean, hilaren 12an egin zuen euri gehien. Hogeita lau ordutan, 27 litro pilatu ziren metro karratuko. Euri gutxien egin zuen eguna martitzena (maiatzaren 9a) izan zen, metro karratuko 1,3 litro bota ondoren.

Joan den astean, guztira metro karratuko hirurogei litro batu ziren. Orain dela bi aste, 1,6 litro metro karratuko pilatu ziren guztira aste osoan. Hala, datozen egunetarako euria espero da. Zapatutik eguazteneraino euria egingo du eta ondorioz, Urkulu urtegiaren egoera zerbait hobetuko dela aurreikusten da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak