Senegalgo proiektua ezagutzera emateko erakusketa abian

Mirari Altube Arrese 2021ko eka. 18a, 11:09

Aretxabaletako Yaakar elkarteak Senegalgo Mbam eskualdean abian duen proiektua ezagutzera emateko erakusketa antolatu du. Udaletxe zaharreko atartean ikusgai egongo da ekainaren 25a arte eta herritarrak gerturatzera gonbidatu dituzte.

Erakusketan argibide panelak jarri dituzte eta baita eskualde hartan ekoiztutako hainbat artisau kontu, poltsak eta arropa, esaterako. Gainera, bideo batean Mbamgo ordezkariek proiektuaren nondik norakoen berri ematen dute.

Yaakar elkarteko kideak izango dira udaletxe zaharrean azalpenak ematen. Hona hemen ordutegia: astelehen eta egubakoitzean goizez eta arratsaldez (12:00-13:00 eta 18:00-20:00); eguaztenean goizez (12:00-13:00); eta martitzen eta eguenean, arratsaldez (18:00-20:00).

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak