Iaz jaialdia online egin zuten, arrakastaz, eta ez dute baztertzen iazko bidetik jarraitzea, nahiz eta modu presentzialean egitea den antolatzaileen nahia. Jaialdian parte hartu gura duten filmak bidaltzeko garaia da orain; Huhezinema.eus atarian daude oinarriak jasota. Aurreko aldietan moduan, edozein gai edo estilotako film laburrak aurkeztu ahal dira, baina, oraingoan, komedia generokoak balioan jartzea da antolatzaileen asmoa, eta horretarako sortu dute Komedia Sari berria.