Aretxabaletan izandako istripuaren lekuko bila dabil Ertzaintza

Mirari Altube Arrese 2019ko urr. 21a, 14:17

Azkoitiko 64 urteko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean GI-627 errepidean, Aretxabaletako saihesbidean, izandako istripuan. Bi autok aurrez aurre jo zuten elkar, eta beste lau lagun ere zauritu ziren. Ertzaintzak ikerketa abian du eta lekuko bila dabil orain; inork informaziorik izanez gero dei egin dezala honako telefono zenbakira: 943 53 91 25.

19:00ak bueltan izan zen istripua, GI-627 errepideko 31. kilometroan; Seat Cordoba auto batek eta Ford Transit ibilgailu batek egin zuten talka. Gertaera horren gaineko argibideak izan ditzaketen lekukoen bila dabiltza orain.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak