Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez istripua 19:00ak aldera izan da Gi-627 errepidean, Aretxabaletako saihesbidean, Seat Cordoba batek eta Ford Transit batek elkar jo dutenean. Lehenengoaren gidaria, gizonezkoa, autoan harrapatuta geratu da, eta behin kanpora atera dutenean medikuak hilda zegoela baieztatu du.
Beste lau pertsona ere zauritu dira istripuaren ondorioz, larritasun-maila ezberdineko zauriekin. Horietako bi Debagoieneko Ospitalera eroan dituzte, eta beste biak, Gasteizko Txagorritxura. Ertzaintza istripua ikertzen ari da.