"Arrakastatsua" izan da Ixadebalde azoka

Goiatz Arana Begiristain 2019ko mar. 4a, 10:06

Ixadebalde azoka egin dute Aretxabaletan asteburuan, egubakoitz goizean hasi eta zapatu eguerdira arte. Herriko sei komertziok eraman dituzte euren produktuak mojen komentura oraingoan; batez ere neguko jantzi eta oinetakoak, baina baita udakoak ere.

Arrakasta izan du merkealdien azokak, jendeak aprobetxatu du erosketak egiteko. Eta hasiera baten ikusteko asmo hutsez doanak ere, begiratzen hasiz gero, beti du aukera gustuko zerbait topatzeko.

Egunerokoan dendara joaten diren bezeroak baino gehiago beste herritar batzuk ibili ohi dira mauka bila. Merkatariek diote Ixadebalde azokak bere publiko propioa duela, eta hori ere garrantzitsua dela eurentzako.

Aretxarte merkatarien elkarteak antolatuta, urtean birritan egiten dute merkealdien azoka Aretxabaletan, eta oraingoa hamazortzigarren edizioa izan da.

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak