Ixadebalde azokaren 18. aldia egin dute Aretxabaletan astebukaera honetan, eta aurten sei komertziok parte hartu dute "arrakasta" izan duen merkealdien eskaintzan. Komertzioak "pozik" azaldu dira herritarren eta erosleen erantzunarekin, eta besteak beste "bezeroak ez direnak ere gerturatu" direla azpimarratu dute.
Neguko arropaz gain, udako arropak eta osagarriak ere eskaini dituzte komertzioek, "eguraldi onak baldintzatuta".