Martxoaren 2an, Aretxabaletan, ekingo diote bola-joko txapelketari

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 22a, 19:23

Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketak 50 urte betetzen ditu aurten, eta Federazioak egitarau berezia antolatu du. Ohiko txapelketarekin batera jaurtialdi bereziak egingo dituzte, eta lehenengoa Aretxabaletan izango da, martxoaren 2an (17:00). 

Bolatarako zaletasuna suspertzeko lanetan dihardu herriko taldetxo batek, eta horren gaineko nondik norakoak eman ditu kideetako batek, Kepa Urrak.

Gipuzkoako Federazioko presidente den Mikel Urkiak, ostera, aurtengo egitarau bereziaren berri eman du.

Gipuzkoako 50. Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketa:

  • Martxoak 2: Aretxabaleta.
  • Martxoak 23: Elgoibar (San Pedro).
  • Martxoak 30: Bergara (San Joxepe).
  • Apirilak 6: Soraluze (San Andres).
  • Apirilak 13: Azkoitia (Floreaga).
  • Apirilak 27: Eibar (Asola Berri).
  • Maiatzak 4: Aretxabaleta.
  • Maiatzak 11: Azpeitia (Garmendipe).
  • Maiatzak 18: Deba (Lastur). Bi txapelketatarako puntuagarria.
  • Maiatzak 25: Elgeta. Azken jaurtialdia eta parrekoak.
  • Ekainak 1: Elgoibar (San Migel). Lehendakari saria, bazkaria eta omenaldia.
  • Irailak 21: Elgoibar (San Migel).
  • Abenduak 15: Leintz Gatzaga.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak