Hitzarmena sinatuta aurrera doa zazpiko futbol zelaiaren eraikitze prozesua

Mirari Altube Arrese 2018ko aza. 30a, 11:15

Hitzarmena sinatu dute Aretxabaletako Udalak eta UDAk zazpiko futbol zelai berria egiteko. Joan den asteko ohiko osoko bilkuran onartu zuten hitzarmen hori eta atzo elkartu ziren bi aldeetako ordezkariak sinadurekin berresteko.

Futbol zelai berri hori egiteko asmoa orain dela urte pare bat agertu zuten bai Udalak, bai UDAk. Eta dagoeneko eman dituzte hori lortzeko lehen pausoak. Zelai horren aurrekontua 451.206 euro da, eta Udalak 400.000 euro hartuko ditu beregain. Gainerakoa UDAk ordainduko du hitzarmenean jasotako lez. Erabilerari dagokion puntua ere jaso dute. 

Ibarra kiroldegi aurreko berdegunean egingo dute futbolerako zelai berriak belar artifiziala izango du, bi ate mugiezin, markagailua, jokalarien aulkiak eta ikusleendako eserlekuak ere bai. Bi metroko hesiarekin inguratuta egongo da eta sei metro arteko sarea jarriko diote ateen atzealdean baloiek ez egiteko ihes.

UDArendako oso garrantzitsua

Aretxabaleta kirol elkarteko presidente Agurtzane Elkorok UDArendako hitzarmenak duen garrantzia nabarmendu du; batetik, gaur egun Ibarra futbol zelaian duten betekada arinduko duelako eta bestetik San Juan de Dios ospitalarekin abian duten proiektuaren garapenean lagunduko duelako. 

Urtarrilerako lanak esleituta izan gurako lituzkete, eta gero, lau hilabete beharko dituzte lanok egiteko. Hala, udarako bukatu eta datorren denboraldirako gertu izango delakoan daude bi aldeak.

Erlazionatuak

Zazpiko futbol zelaia, gertuago

Mirari Altube Arrese 2018 aza 16 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak