Aretxabaletako kaleetan jarritako argazki zaharrei jarraituta bisita gidatuak eskaintzen dabil Kultura Saila; hurrengoa, domekan, azaroaren 25ean, izango da 10:30ean abiatuta Herriko Plazatik. Gidari lanak egiten dituen eta historia kontuetan aditua den Aitor Antxia Leturiak argazki horien atzean dauden kontu askoren berri eman du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.