Trikitilariak, dantzariak, umeendako ipuin kontalariak eta beste hainbat ekintzarekin girotu dituzte Pagaldaixenako bazter guztiak Aretxabaletako hainbat gaztek. 'Gaztetxia herrira' ekimena, hain zuzen ere, ekitaldiak kalera ateratzeko, herritarrekin elkarbanatzeko, helburuarekin antolatu dute.