Azoka, musika eta dantzak, 'Gaztetxia herrira' ekimenean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko azaroaren 19a

Pagaldaixenako inguruak musikarekin, dantzekin eta giro onarekin busti dituzte Aretxabaletako hainbat gaztek. Gainera, bigarren eskuko liburuen eta diskoen eta artisauen azoka ere jarri dute kalean.

Trikitilariak, dantzariak, umeendako ipuin kontalariak eta beste hainbat ekintzarekin girotu dituzte Pagaldaixenako bazter guztiak Aretxabaletako hainbat gaztek. 'Gaztetxia herrira' ekimena, hain zuzen ere, ekitaldiak kalera ateratzeko, herritarrekin elkarbanatzeko, helburuarekin antolatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak