Aretxabaletako jaiak 2016

Umeen egunarekin aurrera doaz Andramaixak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 16a, 14:17

Alkatetxiki eta alkateorde txikia protagonista nagusiak izan dira haurren egunean. Gainera, atzo Kale Blokaren gozatu ahal izan zuten herriko eraikinetako paretak eskalatzen.

Aurrera doaz Andramaixak Aretxabaletan, eta atzo, Andra Mari egunean, Kale Blokaz gozatzeko aukera izan zuten gazteek. Txosnaguneak antolatuta, aurten ere, eskalatzea gustuko duten gazte ausart ugari batu ziren Aretxabaletan. Ikuslegoaren animo eta txalopean, trebezia handiz eskalatu zituzten herriko eraikin ezberdinetako paretak, eguraldia lagun izan duten arte.

Izan ere, arratsaldean bota zituen zaparraden ondorioz, eten egin behar izan zuten Kale Bloka eta La Kuadrilla de la TIA Ska kale animazioa. Hala ere, euriak ez zuen asko iraun, eta aretxabaletarrek jaiarekin jarraitu ahal izan zuten.

Gaur, umeen eguna, alkate txikien pregoiaren txanda izan da goizean. Aurten Asier Lopez de Armentia da alkate txikia eta Claudia Diaz de Mendibil alkateorde txikia egun osoan zehar.

Arratsaldean, txokolate jana eta tailerrak egongo dira umeendako, eta 18:00etatik aurrera, gazte parkea. 22:00etan pilota jaialdia hasiko da, Iturrigorri pilotalekuan. Taintak Arteagaren aurka jokatuko du aurreneko partida, eta ostean Pablo Berasaluzek eta Ibai Zabalak Elezkano eta Aretxabaletaren kontra jokatuko dute.

Gauean, 23:15ean, El gran musical de Paris Moulin Rougeren omenezko ikuskizuna eskainiko dute herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak