‘Su A Feu’ deritzon lana antzeztu zuten aretxabaletarren aurrean. Kaleko dantzan, suan eta erritmoan oinarritutako ikuskizuna burutu zuen kale antzerkian hainbat urte daramatzan euskal taldeak.
Ikuskizuna gaueko 11:00etan abiatu zuten herriko plazatik, eta Durana kalea su artifizialez eta danborren hotsez bete ostean, plazan bukatu zuten berriz ere. Ekintzaz erabat gozatzeko herritar ugari bildu ziren ilunpean, plazan eta kale bazterretan.
Ekintzaren helburu nagusia ikusleekin nahastea, integratzea, inguratzea, eta azken batean ikuskizunean inplikatzea da, eta Deabru Beltzak taldekoek aise lortu zuten aretxabaletarrak giroan sartzea. Izan ere, ikusleak oso gustura gelditu ziren antzezlanarekin.