"Kanpaiak entzun egiten ditugu guztiok, gutxik ikusi izan dituzte zeinek eta zelan joten dituzten. Eta gure asmoa da erakustea doinu horiek ateratzeaz zein arduratzen den", jakinarazi du Julen Abasolok, Arientzako kanpai-jole eskolako kideak. Debagoienean gero eta gutxiago badira ere kanpai-joleak kanpoan oraindik "asko" daudela dio: "Katalunian, Leonen, Kantabrian… Kuadrilla handiak elkartzen dira eliza bakoitzean: neska-mutikoak, gazteak, helduak…". Horregatik lehiaketa kanpora ere zabaldu dute.
Aretxabaleta ezagutzera eman nahia
18 urtetik gorako edozeinek parte har dezake, eta bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu; argazkiok originalak, argitaratu gabeak eta lehiaketetara aurkeztu gabeak izango dira. Gainera, aurten ateratakoak izan beharko dute. Lanarekin batera honakoak datuak bidaliko dituzte egileek: titulua; argazkia hartu zeneko lekua eta eguna; argazkiaren gaineko azalpenen bat; eta egilearen datuak (izen-abizenak, NA, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).
Lanak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 1etik irailaren 15era bitartekoa da eta honako helbideren batera bidali behar dira: kanpaijoleak@gmail.com edo kultura@aretxabaleta.eus. Argibide gehiago gura dituenak Udalaren webgunean ditu zintzilik.
Aretxabaleta ezagutzera eman nahia
Epaimahaia osatuko dute Kultura Saileko ordezkari batek, herriko argazkilariek eta kanpaien munduarekin zerikusia duten lagunek; epaiaren berri, ostera, urriaren 7an emango dute. Hiru onenek jasoko dituzte sariak: lehenengoak, 600 euro; bigarrenak, 300 euro; eta hirugarrenak, 100 euro. Sariokin Aretxabaleta bultzatzea ere badago helburuen artean: "Saria jasotzera herrira etorri beharko dute irabazleek, eta diru sariaz gain Aretxabaletan aste bukaera bateko egonaldia jasoko dute hirurek", argitu du Abasolok.