Aretxabaletak ez ditu bere aukerak aprobetxatu, bai, ordea, aurkariak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko urt. 31a, 19:23
Argazkia: Imanol Soriano.

Aretxabaletak 0-1 galdu du Azpeitiko Lagun Onaken aurka. Etxeko taldeak hainbat aukera izan ditu gola egiteko, batez ere lehenengo zatian; baina, hirugarren mailan, ez dago hutsik egiterik. Hala, bigarren zatian egindako golari esker, Lagun Onakek hiru puntuak eraman ditu.

Aretxabaleta aurkaria baino gehiago izan da lehenengo zatian. Gola egiteko hainbat aukera izan ditu, baina ez ditu aprobetxatu. Hala, atsedenaldira 0-0 iritsi dira.

Bigarren zatian egin du gola Lagun Onakek

Bigarren zatian Lagun Onak indarra hartzen joan da. Sailkapeneko aurreneko postuetan zergatik dauden erakutsi dute azpeitiarrek; aukera asko egin gabe, egin dutena ondo aprobetxatu dute. Hala, baloia sareetan sartu eta markagailuan aurretik jarri dira. Ondoren, ondo jakin dute abantaila aprobetxatzen.

Partiduko azkeneko minutuetan etxeko taldeak aukera garbia izan du partidua berdintzeko baina jokaldia ezerezean geratu da.

Haritz Igartuaren hitzak

"Eurak baino gehiago izan gara baina ez dugu jakin gola egiten", azaldu du amaieran Haritz Igartua Aretxabaletako jokalariak. "Eta, gola egin ezean ez dago partidurik irabazterik", gaineratu du.

Nabarmendu du hirugarren mailan aukera guztiak aprobetxatu behar direla, ez dagoela "hutsik egiterik".

24. jardunaldian, Zalla

Aretxabaleta sailkapeneko 18. postuan dago 21 punturekin. Dagoeneko hurrengo asteko partiduari begira daude; Zallaren aurka jokatu beharko dute aretxabaletarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak