Oñatiarrak Gipuzkoako liga lehenengo postuan amaitu dute. Hori horrela, igoera fase jokatzea tokatu zaie Egia, Urduliz eta Usurbil taldeekin batera.
Bi partidu irabazi dute
Egubakoitzean Egiaren aurkako norgehiagoka irabazi egin zuten aurkariak ez zirelako agertu; zapatuan, Urdulizen aurka 25-20 irabazi zuten; eta, gaur goizean, Usurbilen aurka 33-26 galdu dute.
Euskal ligan, otsailetik aurrera
Hala, bi partidu irabazita euskal ligarako igoera eskuetan dute Nerea Morenok eta Idurre Elorzak zuzentzen duten taldeak. Igoera fase horretan guraso talde handia izan dute ondoan animoak ematen oñatiarrek.