Goiko postuetan mantentzeko garrantzitsua zen oñatiarrendako gaur hutsik ez egitea, eta lehenengo zatia gogorra izan bada ere atsedenaren ostean jakin izan dute markagailua alde ipintzen.
Lehenengo zatia 14-17 amaitu da Zubikoan. Jokoan asmatu ezinik ibili dira oñatiarrak. Atsedenaren ostean, ordea, aldatu egin dira gauzak eta berdintzea eta aurretik ipintzea lortu dute txantxikuek. "Beste itxura bat eman dugu bigarren zatian", esan du Josu Arenaza jokalariak. "Partidu gogorra izan da, baina azkenean ondo irten dira gauzak".
Pizgarri izan da oñatiarrendako Ford Mugarriko mutilek —taulako liderra— bezperan egindako emaitza; berdinketa. Une honetan Arrasatearrak dira lehenengo taulan 28 punturekin. Basauriko taldea dago bigarren postuan 27 punturekin eta Izarraitz Aloña Mendi hirugarrena da 25 punturekin.
Interesgarria izango da bi aste barruko derbia.