Jarraian sei norgehiagoka irabazi ostean liderraren aurka galdu du Euskal ligako Aretxabaletak. Partidu bereziki exijentea izan da gaurkoa eta polita ikusteko. Muskizekoak aurretik izan dira markagailuan, baina gertu ziren etxekoak. Bizkaitarren errenta handiena bi golekoa izan da partidua amaitzeko lau minuturen faltan Aretxabaletakoek arriskatzea erabaki duten arte.
Erabakia izan da atezaina ere jokalari lanetan ipintzea, eta defentsa akatsak baliatuz erraz egin dituzte hiru gol Muskizekoek. Partidu amaieran, gainera, tentsio uneak izan dira bi taldeko jokalarien artean. Epaileak bi txartel hori eta gorri bat atera ditu azken minutuetan.