Abuztuaren 16an ere izango da bazkide egiteko bidea, Aretxabaletako Andramari jaietan jokatuko duten txirrindulari probaren bueltan, Durana kalean; eta abuztuko azken aukera hilaren 23an izango da, kasu horretan, berriro ere Ibarra futbol zelaian, orduantxe hasiko da-eta, hirugaren mailako liga txapelketa.
Internet beti zabalik
Edozein modutan, bazkide egiteko bestelako bide batzuk etengabe daude zabalik: UDAren webgunera jo daiteke (www.udaretxabaleta.eus) edo posta elektronikoz harremanetan jarri (udaretxabaletake@gmail.com).