2015-2016 denboraldiari begira Aretxabaletako UDA kirol elkarteak bazkidetza kanpaina jarri du abian, "UDA zaleak bazkide bilakatzeko asmoz eta horrela kirol elkartea indartzeko". Aurten, UDAko futbol sekzioko lehenengo taldeak hirugarren mailan jokatuko du, eta horrek ere gastu gehiago eragingo ditu. Era berean, gimnasia erritmikoa, txirrindularitza eta pilotako sekzioak ere indartu nahi ditu, eta horretarako herritar guztien bazkidetza ezinbestekoa izango da.
Bazkide izan nahi duenak zuzendaritzako kideei esan ahal izango die, edo eta herriko tabernetan zein dendatan egongo diren izen emate orriak bete ditzakete eta Internet bidez egiteko aukera ere izango da; interesatuak udaretxabaletake@gmail.com helbidera bidali beharko ditu bere eskaera eta datuak.
Kuotak abuztuaren hasieran
Era berean, bazkidetza helbideratuta duten bazkideei abuztuaren lehenengo hamabostaldian ohiko kontu korronteetatik bazkide kuotak kobratuko dizkie UDAk. Edozein arazo izanez gero edo aldaketaren bat egin nahi dutenek, zuzendaritzarekin jarri beharko dira harremanetan, helbide elektroniko honetara euren eskaera bideratuz: udaretxabaletake@gmail.com