San Juan bezperako gauean, batzuk ohera doazenean eta beste batzuk jaietara, Aretxabaletako kuadrillatxo batek irak botatzen ditu herriko atarte guztietan. Sasoi baten ere halaxe egiten zuten, batez ere baserrietan eta horri eutsi gura izan diote. Hala, orain dela zortzi urte bi lagunen artean hasitako kontuari kuadrillatxo batek eman dio jarraipena.
Aurreko egunetan jasotzen dituzte irak basoan eta gero gurdietan gorde, gerizpetan. Ekainaren 24ko goizaldean hasten dira banatzen, 01:15 inguruan eta 06:00ak aldera bukatu. Gurutzeak ere jartzen dituzte herriko hainbat atartetan, udaletxean eta udaletxe zaharrean, esaterako. Arantza-beltzarekin egindakoak dira eta gero loreekin apaindutakoak.
Aurten ere pozik hartu dituzte atarietako irak aretxabaletarrek.