Aretxabaletako 1997ko kintakoak pinua mozten eta Herriko Plazara eramaten
Amaia Txintxurreta Guridi
2015eko ekainaren 24a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohiturari eutsita, Aretxabaletan datorren urtean Santa Ageda neska-mutil izango diren gazteak, 1997an jaiotakoak, arduratu dira pinua Herriko Plazara igotzeaz. Atzo goizean goiz joan ziren pinu bila eta han jasotakoak erakutsiko dira erreportajean. Orain dela 57 urte inguru orduko San Juan bezperako ohiturak nolakoak ziren ere gogoratu ditu Benito Gaztañaga aretxabaletarrak bideoan.