Maiatza bukaera arte kirol egokituari buruzko argazki erakusketa dago jarrita Arkupe kultur etxean. 2000. urtean Sydneyn egin ziren Paralinpiar Jokoetan Juan Armentiak ateratako argazkiek osatzen dute erakusketa, eta Larrinaga bera ere ikusi daiteke argazki baten.
Maiatzaren 18an, bestalde, aurrerantzean Joseba Mardo-ren oroimenezko Otala Zelai kros herrikoia izen ofiziala izango duen probaren barruan, kros egokituko Euskadiko txapelketa egongo da jokoan.
Zapatu honetan ere bai
Honetaz gain, iaz jarritakoa desagertu egin dela eta, Joseba Larrinaga hil zen tokian beste bizikleta bat jarriko dute bere omenez haren lagun txirrindulariek. 18:30ean hasiko da ekitaldia, eta 10 minutu inguru iraungo du.