'Mardo'-ren oroimenezko XXXVI. Otala Zelai kros herrikoian izena emateko epea zabalik

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 8a, 16:09

Iazko Otala Zelaiko krosean, nagusiak
Otala Zelaiko erromeriarekin bat eginez, hilaren 18an, domeka, jokatuko da hogeita hamaseigarren edizioa, eta ez hori bakarrik. Izan ere, kirol egokituko euskal federazioarekin batera antolatuta eta Joseba Larrinagaren oroimenez, kros egokituko Euskadiko txapelketak Aretxabaletan korrituko dira aurten; distantzia laburrean eta luzean.

11:30ean hasiko da proba absolutua; 8.410 metro luze izango da. Aurten, gainera, banaka ez ezik binaka (bikote mistoak osatuta) korritzeko aukera ere izango da. Eta eurekin batera korrituko dute kirol egokitukoek ere.

Distantzia motzagoa gura dutenek, berriz, 1.600 metroko ibilbidea egiteko aukera izango dute; 10:30ean hasiko da distantzia laburreko kros egokituko Euskadiko txapelketa.

Haurren lasterketak

Gainontzeko korrikalariei dagokienean, haur eta gaztetxoek ere parte hartu ahal izango dute, eurentzako ere antolatu baitira lasterketak, Leintz Eskola Kirola proiektuarekin batera:

  • 10:00etan, benjaminak, 400 metroko luzeran.
  • 10:10ean, alebinak, 800 metroko luzeran.
  • 10:20ean, infantilak, 1.200 metroko luzeran.

Urtetik urtera partaide gehiago dituzte haurren lasterketek; 171 neska-mutilek parte hartu zuten iaz.

Izen-ematea

www.herrikrossa.com atarian eman daiteke jada izena nagusien lasterketetan. 7,50 euro ordaindu beharko dira, izen-ematea Internetez eginez gero; eta 10 euro, lasterketa lekuan bertan eginda.

Erlazionatuak

Urtebete Joseba Larrinaga barik

Txomin Madina Milikua 2014 mai 07 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak