Aspalditik dator Kurtzebarri eskolako leku arazoa, eta horri irtenbidea emateko, asteon hasi dituzte lanok. Lehen fasearekin hasi dira eta eraikina handituko den lurzorutik pasatzen den gas hodia desbideratuko dute lehenengo fase horretan. Espero dute fase hori Aste Santurako amaitzea eta gero hasiko dira eraikina handitzeko lanekin. Patio aldera irtengo den hiru solairuko eraikina egingo dute eta asmoa da lan horiek urrirako amaitzea.