ALBISTEAK

Etorkizun energetikoaz hausnartu dute Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu

Gorbeialdea Kuadrillako Klima, Energia eta Biodibertsitatearen Eskualde Plana garatzeko oinarriak jartzen ari dira EHUrekin batera, eta horretarako parte hartzea saioa egin dute Aramaioko udaletxean.  

Hasieratik hartu dute aintzat Gorbeialdeko biodibertsitatea eta lurraldea bera eta Aramaion egindako saioan, adituek lurraldearen sailkapenari buruz egindako lana oinarri hartuta, mapetan egin dute lan partaideek, energia-proiektuak garatzeko egokiak izan daitezkeen eremuak identifikatzeko. Era berean, Aramaioko lurren baldintzak edota mugak ere aztertu dituzte; Gorbeialdeko eskualdearen etorkizun energetikoari buruzko ikuspegi partekatua eraikitzea nahi dute, eta adituen arabera, ezinbestekoa da horretarako bertako biztanleen ekarpena. 

Aramaiokoaren ostean Duranan egingo dute hurrengo parte hartze saioa eta azken saio bateratua 2027ko martxoaren 13an egingo dute, Zigoitian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak