Aramaioarrendako urteko zita garrantzitsuenetakoa izaten da Jubilatuen Eguna eta aurten, eguraldia lagun, giro paregabea izan da nagusi. Adinekoak omentzeko sortu bazen ere, azokak gero eta garrantzia handiagoa hartu du. Gainera, dei berezia egin diete aurten herritarrei baserritar jantzita irteteko; aramaioar denak ez ziren baserritar jantzita irten, baina iaz baino gehiago izan dira aurten eta joerak hala jarraitu dezala hurrengo urtean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.