ALBISTEAK

Mende laurdena beteta, beste urte askotarako prest Aramaioko Rallysprinta

Eki Letona Erretolatza

Aitzol Apalantza eta Virginia Reguero izan ziren azkarrenak Aramaioko Rallysprintaren 25. edizioan. Alberto Marcos eta Garazi Beitia bigarren sailkatu ziren, eta Mikel Quintana eta Maialen Guridi hirugarren.

Azpiko Racingek antolatuta, 25. aldiz egin zuten Aramaioko Rallysprinta herriko errepideetan. Motor zale ugari bildu ziren ibilbidean zehar, eta eguraldiak ere lagundu zuen proba jarraitzeko. Balorazio "positiboa" egin zute antolatzaileek, Rallysprintaren 25 urteak ospatzeko, omenaldia egin zieten Julen Agirre eta Kepa Etxeberriari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak