Aitzol Apalantza eta Virginia Reguero izan dira azkarrenak sailkapen nagusian. Bigarren postua Alberto Marcos eta Garazi Beitiak eskuratu dute, eta hirugarren amaitu dute Mikel Quintanak eta Maialen Guridik.
Klaseei dagokienez, honako hauek izan dira irabazleak:
- 1. klasea: Jokin Gutierrez – Beñat Gantxegi
- 2. klasea: Iraitz Olariaga – Oihane Uranga
- 3. klasea: Ander Odriozola – Ion Albizuri
- 4. klasea: Ibai Mujika – Miren Fernandez
- 5. klasea: Alberto Marcos – Garazi Beitia
- 6. klasea: Aitzol Apalantza – Virginia Reguero
- Formula Libre: Andoni Arrazola – Xabier Iturriagagoitia
- Pilotu juniorra: Eduardo Ordoñez
- Kopilotu juniorra: Daniel Fullaondo
- Trofeo H1: Unai Usobiaga – Urko Perez
Antolakuntzaren balorazio "positiboa"
Probaren balorazioan, Aimar Arriolabengoa lasterkari eta antolakuntzako kideak azaldu du eguraldia aproposa izan dela lasterketarako, baina istripuak ere izan direla. "Eguraldi ona egon da lasterketarako, zoritxarrez istripu asko egon dira, baina ez dago zauritu larririk", adierazi du.
Ikusleen erantzuna ere nabarmendu du Arriolabengoak. Izan ere, "azken urteetan boluntarioen kopurua jaitsi dela" azaldu du, baina gaurkoan gazte eta jende gehiago animatu dela azpimarratu du.
25 urteko ibilbidea
Rallysprintaren 25. urteurrena ere ospatu dute gaur Aramaion. Arriolabengoaren esanetan, urteurrenak badu garrantzia: "25 urte betetzea berezia da, zerbait ondo egiten denaren seinale". Azken urteetako boluntario faltaren aurrean, gaurko parte-hartzea "pixkanaka hobetzen" joatea eta rallyak urte gehiagoz irautea espero du. Sari banaketaren ondoren, Julen Agirre eta Kepa Etxeberria antolatzaileak omendu dituzte, urte guzti hauetan egindako lanagatik, Danel Herrartek bota duen bertsoarekin.