Aramaioko emakumeen historia gizarteratzeko topaketa egin dute

Hasier Larrea 2025ko urr. 17a, 14:48

Aramaioko emakume sendalari eta emaginen leinuak utzitako aztarna aztertu du Errotik Kooperatibak, Arabako Foru Aldundiak sustatuta eta Laia eskolarekin elkarlanean.

Horren berri emateko topaketa egin zuten udaletxeko osoko bilkuren aretoan atzo, astelehena. Egitasmoa Arabako Historiako Emakumeen Memoria berreskuratzeko prozesuaren baitan kokatzen da, eta, Aramaion konkretuki, Maria Trojaola sendalaria eta Rosalia Ormaetxea erizain eta emagin ama-alaben figuran zentratu dira. 

Erakusketa txiki bat osatu zuten panelekin, baita Maria eta Rosalia ama-alaben istorioa fikzionatzen duen komiki bat aurkeztu ere. Topaketaren sarrera moduan, "historikoki medikuntza emakumeen esparrua" izan dela azaldu zuten Errotik kooperatibako kideek. 

Solasaldira Maria eta Rosaliaren hurrengo belaunaldiko anai-arrebak, Garbiñe eta Angel Astondoa Ormaetxea, azaldu ziren, eta, harro erakutsi zuten haien ama Rosaliaren unibertsitate titulua. Hain zuzen, XX. mendean emakumeek goi-mailako heziketa jasotzeko modu bakarrenetakoa zuten emagin ikasketak burutzea. 

Emakumeak lan mundutik baztertuak izan ziren Frankismoan, eta Rosaliak alde egin behar izan zuen herritik, emaginek debekatuta baitzuten emakumeei erditzen laguntzea. Hala ere, aurkitzen zituzten euren lanbidea garatzeko zirrikituak. 

Jarraipena eman guran

Material historiko gehiago biltzen jarraitu gura dute, Maria eta Rosariorenak moduko istorioak jakiteko.  Horretarako email bat –sabina@errotik.org– eta telefono zenbaki bat –747 40 43 11–erraztu dituzte. Laia eskolako webgunean erakutsiko dituzte jasotako ekarpen berriak.

Helburu nagusia, baina, halako topaketek jarraipena izatea da, iraganeko emakumeen argazki osoago bat lortzeko bidean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak