Alerion Spain enpresak Aramaion parke eoliko bat egiteko eskaera egin du

Mireia Bikuña 2025ko abu. 6a, 16:36

Oraingoa aurrekoa baino txikiagoa izango litzateke, proiektuak bi aerosorgailu izango lituzke, 9,9 megawatteko potentziarekin eta Ganborralde inguruetan egongo litzateke. 

Espainiako Gobernuak Statkraft enpresak aurkeztutako Itsaraz proiektua atzera bota eta hilabete gutxira etorri da beste parke eoliko bat egiteko proposamena. Aramaio eta Eskoriatza artean zentral eoliko bat egiteko eskaera egin du Alerion Spain enpresak, eta hala jaso zuen Arabako Aldizkari Ofizialak uztail hasieran.

Proiektu berri honen aurrean berehala iritsi da Aramaixo Bizirik taldearen erantzuna, eta salatu dute Itsaratz proiektua ingurumenean eduki zitzakeen ondorioak oinarri hartuta bertan behera utzi eta berehala bigarren proiektu hau etorri izanak agerian uzten duela 'trantsizio energetiko' honen zentzugabekeria.

Aramaioko Udaletik, berriz, aurrekoa baino proiektu txikiagoa bada ere atzean lehengo interes ekonomiko berberak daudela salatu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak