Aramaixo Bizirik taldeak antolatuta, eta herriko hainbat eragilerekin batera, Aramaixo bizi-bizi eguna ospatu zuten joan den zapatuan, hilaren 15ean. Herriaren eta mendien defentsa egin zuten, herri txikiak, eta, batik bat, landa eremuan kokatzen direnak, egoera zaurgarrian daudela salatuz. Egun osoko egitaraua antolatu zuten, eta, gosari tertulia bertan behera utzi bazuten ere, pozik zeuden antolatzaileak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.